Celedón vuelve a Radio Atece Irratia
Iñaki Kerejazu vuelve a ser protagonista de Radio Atece Irratia. En esta ocasión nos contará cómo vivió su primera bajada de Celedón, sentimientos, funciones,… ¡No os lo perdáis!
Iñaki Kerejazu vuelve a ser protagonista de Radio Atece Irratia. En esta ocasión nos contará cómo vivió su primera bajada de Celedón, sentimientos, funciones,… ¡No os lo perdáis!
Urriaren 26an Hartutako Garuneko Gaitzaren Egun Nazionala ospatzen da. Egun hori ospatzeko, “30 urte duintasuna eraikitzen” kanpaina aurkeztu du Daño Cerebral Estatalek. Elkarte mugimenduak hiru hamarkada daramatza lanean Hartutako Garuneko Gaitza (HGG) duten pertsonen eta haien familien bizi kalitatea hobetzeko. https://youtu.be/_2AK6XC1YHc Hartutako Garuneko Gaitzaren Egun Nazionalaren aldeko Manifestuan, mugimendu asoziatiboak eskatzen du: HGG kode diagnostiko…
Datorren ostiralean, uztailak 25, Santiago Egunean, Txoripintxo Solidarioa egingo da Garuneko Gaitza Arabaren Elkartearen alde. 12:00etatik aurrera Gasteizko Andra Mari Zuriaren Plazan 1.50€ren truke Txoripintxo bat izango duzue. Diru-bilketa osoa elkarteak jasoko du. Bizum bidez dohaintzak egin ahal izango dira 11801 zenbakira Txoripintxo Solidario hau Diario de Noticias de Alava, Radio Vitoria, El Talo, Lankide…
Radio Atece Irratiko 39. saioan Ali ezagutuko dugu. Bere patua eta etorkizun hobe baten bila Europa osoan zehar ibili zen pertsona baten istorioa da Aliren istorioa. Bizitza-istorioak beste ikuspuntu batetik ezagutzeko aukera. Ez galdu!
Gabonak dira eta Atece Araba bere urteroko festaren antolakuntzan dago. Aurten, abenduaren 19an ospatuko da festa, 17:00etan Pintxoak, musika, magia, bingoa, saskien zozketa… egongo dira. Elkartzeko eta Gabonei ongietorria emateko aukera. Animatu!
Atece Araba ospakizunetan dago. Urriaren 26a Hartutako Garuneko Gaitzaren Eguna da. Aurten 30 urte bete ditu Atece Arabak. Elkarteak hainbat jarduera antolatu ditu: “Gure historia, 30 urte Araban” erakusketa, zinema, harrera Foru Aldundian, logo berriaren aurkezpena, bazkaria… “30 urte konpromisoak berritzen”
Atece Arabako talde batek parte hartu zuen atzo Osasun Mentalaren alde Gasteizen egindako 5 kilometroko martxan. ASAFESek (Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Arabako Elkartea) eta Vital Fundazioak “Eskuz Esku Buru Osasunaren Alde” V. Ibilaldi Solidarioa antolatu zuten. Urriaren 10a Buru Osasunaren Munduko Eguna da. Egun horren helburua gaixotasuna ikusaraztea eta horrekin batera dauden estigmak haustea da.
Atece Arabak 30 urte beteko ditu aurten. 1994an sortu zen Atece Araba. Garuneko Gaitza zuen pertsona baten senide batek erakundea martxan jartzea erabaki zuen, bere anaiaren informazio eta arreta falta zela eta. Egoera berean zeuden hainbat lagun elkartu eta Euskadiko Elkartea sortu zuten. 2024an urtebetetzea ospatuko dugu… Antolatuko ditugun jardueren berri emango dizuegu.
Garuneko Gaitzaren Elkartetan etapa berri bat hasi da. Proiektu komun hori ikusgai egingo dugu. Garuneko Gaitzaren elkarte-mugimenduaren marka berria aurkeztu da. 1995ean 8 elkartek osatu zuten Estatuko Federazioa. Gaur egun, 50 elkarte baino gehiago gara. Hazi, ikasi, eboluzionatu… egin dugu. Orain beste urrats bat emango dugu: Garena……. Garuneko Gaitza gara.